Erabiltzailearen eskuliburua

Nola kudeatu diru-itzulketak

Bezero batek produktu bat itzultzeko eskatzen duenean, irun.market.eko langileek zurekin harremanetan jarriko dira informazioa emateko eta itzulketa egin daitekeela baieztatzeko.

Erantzuna baiezkoa bada, itzulketa onartuko dugu. Bezeroa arduratuko da produktua bidaltzeaz edo zuzenean zure dendan entregatzeaz. Produktua jaso eta egoera onean dagoela baieztatzen duzunean, irun.market ekipoarekin harremanetan jar zaitezke, eta guk dirua itzuliko dizugu.