Erabiltzailearen eskuliburua

Nola gehitu deskontu-kupoi bat

Ezkerreko alboko menuan, aukeratu Kupoiak aukera:

Sakatu “gehitu” botoia goiko eskuineko aldean.

Orri berri bat irekiko da, zure kupoiari alta emateko. Orriaren goiko aldean, xehetasun orokorrak definitu ahal izango dituzu:

Atal honetan deskontuaz baliatzeko bezeroek erabili beharko duten kodea gehituko dugu, adibidez, UDA20, GABONA, CARNAVAL10, etab. Nahi duzuna jar dezakezu, baina gogoratzeko eta/edo idazteko bereziki zaila ez izatea iradokitzen dizugu.

Deskontu motan, kodea kopuru finko bat edo ehuneko bat izatea nahi duzun adierazi beharko duzu.

Jarraian, kupoiaren gainean, eskaini nahi duzun deskontu-kopurua gehitu ahal izango duzu. Ez da beharrezkoa ez euroaren ez ehunekoaren ikurra gehitzea; kopurua bakarrik.

Kupoiaren iraungitze-data zein den ere adierazi ahal izango duzu, halakorik izanez gero:

Kupoiak mugatu egin daitezke erabilera-kopuruari, produktu-motari, gutxieneko gastu bat ezartzeari eta abarri dagokienez. Sakatu hemen kupoien mugei eta murrizketei buruz gehiago jakiteko.

Eremu guztiak betetzen dituzunean, orriaren behealdean Argitaratu botoia sakatu kupoia eraginkorra izan dadin edo Zirriborroan gorde eta geroago argitaratzeko.