Erabiltzailearen eskuliburua

Nola kudeatu inbentarioa

irun.Market-ek inbentarioko bi modalitate ditu:

  • Stock jarraitua duten produktuetan, izakinik dagoen edo produktua agortuta dagoen baino ez da adierazi behar.
  • Unitate mugatuak dituzten produktuetarako, “Inbentarioa kudeatu” aukera markatu beharko da, eta eskuragarri dauden unitateen kopurua adierazi. Marketplace-an erosketak egin ahala, eskuragarri dauden unitateen kopurua sistemak automatikoki deskontatuko du.

Produktu aldakorren kasuan, prozedura bera jarraitu beharko da aldakuntza bakoitzeko.