Erabiltzailearen eskuliburua

Nola konektatu zure denda Stripeko ordainketa-pasabidearekin

Doikuntzak menuan, hautatu Ordainketak aukera.

“Ordainketak” orrialdean, goitibeherako orri bat agertuko da, eta bertan aukeratu beharko duzu gustukoen duzun ordainketa-metodoa.

Hautatu «Stripe» eta jo azpian agertuko zaizun «Connect with Stripe» botoira.

Orri berri bat irekiko da, eta bertan zure saltokiaren datuak bete beharko dituzu. Sartu irun.market-erako erabiltzen duzun posta elektronikoa eta sortu pasahitz bat.

Saioa hasi ondoren, zure kontua mugikorraren zenbaki batekin egiaztatzea eskatuko dizu. Webgunean sartu beharko duzun zenbakizko kode bat jasoko duzu.

Jarraian, plataformak kode alfanumeriko luzeago bat emango dizu, deskargatu edo idatzi beharko duzuna, eta sarbidea galduz gero zure kontua berreskuratzeko balioko dizu.

Une horretatik aurrera, plataforma eskatzen duen zure enpresaren datuak osatu beharko dituzu, harremanetarako datuak zein datu fiskalak

Informazio hori osatu ondoren, bankuko datuak adierazi beharko dituzu.

Hurrengo orrialdean bezeroentzako datu publikoak gehitu, hala nola karguaren deskribapena banku-laburpenean, IRUNMARKET izan beharko dena. Amaitutakoan, sakatu “jarraitu”.

Azkenik, sartutako datuak egiaztatzeko orri bat agertuko zaizu. Beharrezkoa izanez gero, arkatzaren botoia sakatuta berrikusi eta aldatu ahal izango dituzu. Zure datu guztiak berrikusi ondoren, sakatu “Listo”, eta sistemak irun.market-era eramango zaitu.

irun.market-en doikuntzen barruko Ordainketa orrira itzuliko zara. Bertan, prozedura arrakastatsua izan bada, adieraziko dizu Stripe-rekin konektatuta zaudela.