irun.market deskontu-kodeak

Oinarri arautzaileak

Erabilera gida

¿Nork eskatu ahal du irun.market deskontuak?

18 urte baino gehiago dituzten pertsonek eta deialdiaren oinarriak argitaratutako egunean Irunen erroldatuta daudenek eskatu ahal izango dituzte irun.market-eko deskontuak.

Ezingo dute parte hartu honako egoera hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisikoek:

  • Irungo Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituzten zerga-betebeharrak egunean ez egotea deialdia argitaratzen den egunean.

¿Deskontuak eskatu ahal ditut beste pertsona baten ordezkari gisa?

Bai, bonuak ordezkari gisa eskatu ahal dira, baina ordezkatutako pertsonak lehen nabarmendutako baldintzak bete behar ditu.

Helbide elektroniko bakarra onartuko da eskaera bakoitzeko, beraz, ordezkatutako pertsonak ordezkariaren beste helbide elektroniko bat izan behar du.

Nola eskatzen dira irun.market deskontuak?

Eskaera Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoan aurkeztuko da: https://www.irun.org/eu/ eta eskatzaileak egin beharko du, ziurtagiri elektronikoa erabiliz.

Deskontuen eskaera egitean, hurrengo informazioa eman behar da:
•         Izena, abizenak eta NAN
•         Helbide elektronikoa
•         Telefonoa

¿Nola jasotzen ditut deskontu-kodeak?

Deskontua trukatzeko kanpaina hasi baino lehen, Irun.market-ek www.irun.market on-line salmenta plataforman deskontua aplikatzeko erabiliko diren 5 kodeak bidaliko ditu posta elektroniko baten bidez.

¿Non trukatu ahal ditut Irun.market deskontuak?

Irun.market deskontuak Irungo merkataritza on-line salmenta plataforman www.irun.market BAKARRIK aplikatzeko lortu ahal dira. Ezinezkoa da parte hartzen duten enpresen establezimendu fisikoetan deskonturik aplikatzea.

¿Zein da kode bat edo gehiago trukatzeko prozedura?

  1. Eskura izan irun.market-ek posta elektronikoaren bidez bidalitako deskontu-kodeak. Kodeak eskaeran emandako helbide elektronikora zuzenik elkartuta daude eta helbide elektroniko bera erosketa prozesuan bete behar diren datuetan agertu behar du.
  2. ww.irun.market -en deskontu bat edo gehiago trukatzeko establezimendu bakar batean egin behar da erosketa. EZIN DA LORTU DESKONTUA ESTABLEZIMENDU DESBERDINETAN EROSKETA SASKI BEREAN.

  1. Gehienez 5 erosketetan deskontuak trukatu ditzakezu eta deskontu guztiak erosketa bakarrean erabil ditzakezu, betiere erosketaren balioa 30 eurotik gorakoa bada kode bakoitzeko.
  2. www.irun.market -eko erosketa saskian, izendatutako espazioan, aldez aurretik bidalitako kodea edo kodeak sartu behar dira. Gogoratu, gutxienez 30€-ko erosketa egin behar da deskontua aplikatu ahal izateko, eta hurrenez hurren 5 kodeak trukatu arte. Erosketaren zenbatekoa txikiagoa bada, sistemak ez zaitu dagozkion deskontuak aplikatzen utziko.


 

  1. Deskontu-kodea edo kodeak izendatutako espazioan sartu ondoren, saskiaren zenbatekoa automatikoki aktualizatuko da, dagokion deskontua aplikatuz.

 

  1. Deskontu kodeak erosketa bakarrerako balio dute. Deskontua trukatu ondoren, sistemak ez du berriro erabiltzea baimenduko.

 

¿Zenbat deskontu daude?

Deialdi honetan 10 euroko 2.500 deskontu eskuragarri egin dira, gehienezko deskonturik gabe  www.Irun.market -en establezimendu parte-hartzaile bakoitzeko. Pertsona bakoitzak 5 deskontu ditu gehienez. Horiek guztiak trukatu eta gero, sistemak Irun.market deskontu kanpaina itxiko du. Nolanahi ere, deskontuak 2023ko abenduaren 15era arte trukatu daitezke gehienez.