Zer da irun.market

Irungo Udalak eta Bidasoa bizirikek bultzatutako online salmentarako plataforma bat da, Irungo txikizkako dendak digitalizatzen
laguntzeko helburuarekin.

25 denda baino gehiago dagoeneko elkartu dira. Ez itxaron gehiago

Zer eskaintzen du

Merkatarien ikusgarritasuna eta prestakuntza ingurune digitalean saltzeko

Erosleek Irungo hainbat dendatako produktuak online erosi ahal izango dituzte, modu seguruan eta edonondik.

Abantailak

Online salmenta-plataforma baten parte izan

Berme eta estaldura legal eta juridiko guztiekin.

Handitu zure negozioaren ikusgarritasuna

Interneteko presentziari esker, 24/7 irekita egongo da eta jende gehiagorengana iritsi ahal izango zara.

Kosturik gabeko parte-hartzea

Zure online denda erabat doan sortu ahal izango duzu.

Zabaldu zure ekintza-erradioa

Zure irismena Bidasoa eskualdetik haratago hedatuko da Frantzia eta Nafarroarekin muga egiten duten eremuetara, baita EAEko eta Estatuko beste bezero batzuetara ere.

Digitalizatu zure denda

Sortu zure produktuen online katalogo bat

Hobetu zure dendaren irudia

irun.market-en laguntzari esker, zure negozioa zabalduz, sustatuz eta ikusaraziz

Nori zuzenduta dago

Jardueraren helbide fiskala Irunen duen eta produktuak internet bidez saldu nahi dituen saltoki txikiari.

Jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa izan beharko du, indarrean dagoen erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatuta duena, eta eskaera egiten den unean dagokion erregimenean autonomo edo enpresa gisa alta emanda dagoena.

Nola atxiki

Oinarrietan ezarritako betekizun eta baldintza orokorrak betetzen badituzu eta irun.market-ekin bat egin nahi baduzu, egin zure atxikimendu eskaera Irungo Udalaren webgunean.