


Zer da irun.market
Irungo Udalak eta Bidasoa bizirikek bultzatutako online salmentarako plataforma bat da, Irungo txikizkako dendak digitalizatzen
laguntzeko helburuarekin.
Zer eskaintzen du

Merkatarien ikusgarritasuna eta prestakuntza ingurune digitalean saltzeko

Erosleek Irungo hainbat dendatako produktuak online erosi ahal izango dituzte, modu seguruan eta edonondik.
Abantailak

Online salmenta-plataforma baten parte izan
Berme eta estaldura legal eta juridiko guztiekin.

Handitu zure negozioaren ikusgarritasuna
Interneteko presentziari esker, 24/7 irekita egongo da eta jende gehiagorengana iritsi ahal izango zara.

Kosturik gabeko parte-hartzea
Zure online denda erabat doan sortu ahal izango duzu.

Zabaldu zure ekintza-erradioa
Zure irismena Bidasoa eskualdetik haratago hedatuko da Frantzia eta Nafarroarekin muga egiten duten eremuetara, baita EAEko eta Estatuko beste bezero batzuetara ere.

Digitalizatu zure denda
Sortu zure produktuen online katalogo bat

Hobetu zure dendaren irudia
irun.market-en laguntzari esker, zure negozioa zabalduz, sustatuz eta ikusaraziz
Nori zuzenduta dago


Jardueraren helbide fiskala Irunen duen eta produktuak internet bidez saldu nahi dituen saltoki txikiari.

Jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa izan beharko du, indarrean dagoen erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatuta duena, eta eskaera egiten den unean dagokion erregimenean autonomo edo enpresa gisa alta emanda dagoena.
2023ren hasieran, irun.market-era atxiki ahal izateko hurrengo atxikitzeko leihoa irekiko da. Bisitatu orrialde hau egunean egoteko.
